Kazeta

Beste euskal preso bat hurbildua

Asier Ezeiza preso hernaniarra Mont de Marsaneko kartzelara hurbildu dute, Tarasconetik, Etxeratek jakinarazi duenez.

Hamar bat preso hurbildu dituzte dagoeneko. ©Pixabay
Hamar bat preso hurbildu dituzte dagoeneko. ©Pixabay

Naiz atariak azaldu duenez, Asier Ezeiza Aierra euskal presoa Mont de Marsaneko espetxera eraman dute gaur, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez. Tarasconen geratzen zen euskal preso politiko bakarra zen hernaniarra.