kazeta

Euskal emakume espioiak protagonistak gau honetan ETB1en

Frankismo garaian, Alava sarea osatu zuten emakumeei buruzko dokumentala eskainiko du gau honetan ETB1ek gaueko 22:55ean.

Alaba sareari buruzko dokumentala ETB2 jarri zuten maiatzaren 6an jadanik.
Alaba sareari buruzko dokumentala ETB2 jarri zuten maiatzaren 6an jadanik.

"Historiak ahantzitako emakume batzuen balorea eta kuraia ardatz dituen kontakizun honek espioitza, militantzia politikoa eta elkartasuna tartekatzen ditu." Horrela aurkezten du ETB1ek maiatzaren 7 honetan, 22:55ean Alava sareari buruz eskainiko duen dokumentala.

Frankismo garaian, gerra zibilaren ondoko lehen urteetan bereziki, Euzkadiko Gobernuak eta EAJ-PNVk barruko informazio politiko, militarra, ekonomikoa eta soziala bidali zieten emakume horiei, Europako potentzia demokratikoei helarazteko.

Alava sareko kide ziren emakume zenbaitzuen senideak agertuko dira dokumentalean. Gaizka Mendieta, Felisa Akarregi eta Fernando Zabala heriotza zigorrera kondenatutako gudariaren biloba, Kirmen Uribe idazlea, Txema Montero abokatua, Amaia Kowasch Sareak Ehotzen liburuaren egilea, Eugenio Ibarzabal kazetari eta idazlea, Josu Chueca historialari eta EHUko irakaslea eta Román Berriozabal ikertzaileak muntatu dute dokumentala.