KAZETA

Ekainean izanen da Bioterra

Ekaineko lehen asteburuan izanen da produktu ekologikoen azoka, Irungo Ficoban.

Bioterra azokaren irudia. (Juan Carlos RUIZ/ARGAZKI PRESS)
Bioterra azokaren irudia. (Juan Carlos RUIZ/ARGAZKI PRESS)

Hamabosgarren ediziora iritsi da Bioterra, eta osasun egoera bikainean egin du, gainera. Produktu ekologikoen, bioeraikuntzaren, energia berriztagarrien eta kontsumo arduratsuaren azoka honek 2004an ireki zituen ateak, 70 erakusmahairekin, eta 6.000 bat bisitari izan zituen. Gaur, batez beste 12.000 bisitari eta 1.270 erakusmahai ditu. Bioterra 2018ko ekainaren 1etik 3ra bitartean eginen da Ficoban. Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak (Eneek) adierazi duenez, aurten ere, zifra positiboak izan dira nekazaritza ekologikoan: eragile kopuruan %5 eta azaleran %25 hazi da.