KAZETA

Film labur batendako antzezle bila

"Hiru Uhinak" kondaira pantailaratzeko, figuranteak xerkatzen dituzte. Martxoaren 31n izanen da hautaketa saioa.

Grabaketa apirilaren 16tik 20ra iraganen da.
Grabaketa apirilaren 16tik 20ra iraganen da.

Gazte talde batek Hiru Uhinak itsas kondairan oinarrituz, euskarazko film labur bat eginen du. Kanaldudek eta Prima Luce ekoiztetxeak antolatzen duten tailer baten barnean burutzen ari da. Grabaketa apirilaren 16tik 20ra izanen da, Ziburun, baina antzezleak xerkatzen hasia da jada.

Lau pertsonaia nagusi eta hamar bat figurante izanen dira. Herri ttipi bateko arrantzale komunitate baten barne den Oihanaren istorioa kontatu beharko dute. "Kapitainak eta beste arrantzaleek aspaldian goitatu duten eguraldi ona, azkenean gaur iritsi da. Oihanak susmo txarra du, baina ez du nehork entzuten", aurreratu dute gazteek ohar batean.

Hona egitasmo horrendako kontaktua: hiru.uhinak@gmail.com.