Kazeta

Garmendia, Zabaleta, Lopez eta Dañobeitia aske

Goizean Guardia Zibilak atxilotu dituen Oihana Garmendia, Antton López, Miren Zabaleta eta Olatz Dañobeitia aske utzi ditu. Belen Lopezen omenaldian parte hartu eta, "terrorismoa goratzea" leporatu diete. EH Baik operazioa fermuki salatu du.

Aske utzi dituzte Oihana Garmendia, Antton López, Miren Zabaleta y Olatz Dañobeitia. Intxaurrondotik atera dira 16.00ak aldera. Abenduan zendu zen Belen Gonzalez euskal presoaren omenaldian parte hartu eta, Guardia zibilak "terrorismoa goratzea" egotzi die.

EH Bai operazioaren kontra agertu eta, sostengua adierazi die atxilotuei zein senide eta lagunei. "Bakearen aldeko bidea garatu nahi den momentu honetan, berriz ere agerian gelditzen da, espainiar gobernuak konfrontazio eskeman gelditzearen apustua egiten duela". Bere iritziz, Euskal Herriko bakea eta elkarbizitzaren alde lan egiten dutenen kontrako "erasoa" da.

Herritar eta eragileei datozen asteetan bake prozesua, euskal preso eta iheslarien etxeratzearen alde antolatuko diren ekimenetan parte hartzeko deia luzatu die.