Kazeta

Jean-Michel Larrasquet zendu da

Eusko Ikaskuntzako lehendakaria zendu da martxoaren 19an. Ekonomia arloko hainbat proiekturen sustatzailea izan zen.

Jea-Michel Larrasquet eritasun luze baten eraginez zendu da. © Gaizka IROZ
Jea-Michel Larrasquet eritasun luze baten eraginez zendu da. © Gaizka IROZ

Jean-Michel Larrasquet zendu da hirurogeita zazpi urterekin martxoaren 19an. Baionako unibertsitateko irakasle emeritua zena ekonomia arloko hainbat proiektutan parte hartu zuen. Horrez gain, 2012az geroztik Eusko Ikaskuntzako lehendakaria ere zen.

Jean-Claude Larronden lekukoa hartu zuen erakundearen gidaritzan. "Bere ekarpena oso garrantzitsua izan da. Bultzada handia eman dio eta ekonomiari buruzko gai asko landu ditu Mondragon Unibertsitatean zituen kontaktuei esker", oroitu du Jean-Claude Larrondek, Euskal Museoko gaur egungo presidentea.

Eticoop elkartearen sorreran parte hartu zuen. Estia ingeniaritza eskolan sartu zen 90 hamarkada bukaeran. Bere ibilbide profesionalaren bukaeran UPPA unibertsitate sarean irakasle bezala lan egiten zuen.

Sare sozialetan anitzak dira bere omenez argitaratu dituzten mezuak. Jean-René Etchegaray Baionako auzapezak euskara eta euskal kulturaren alde egin duen lana goraipatu du.