Kazeta

Foro bat antolatu dute armagabetzearen lehen urtemugarako

ETAren armagabetzearen lehen urtemugan foro bat antolatu dute Bake Bideak eta Bakegileek apirilaren 6 eta 7rako. Bilan bat egiteko parada.

Apirilaren 8a egun historikoa zela argi geratu zen goizetik Baionan. (Idoia ZABALETA/ARGAZKI PRESS)
Apirilaren 8a egun historikoa zela argi geratu zen goizetik Baionan. (Idoia ZABALETA/ARGAZKI PRESS)

Apirilaren 8an ETA erakundearen desarmatzearen lehen urtemuga izanen da. Horren karietara, Bake Bideari garrantzitsua iruditu zaio gertatutakoaren azterketa egitea. "Zer bilan, erronka eta perspektiba, armagabetzea eta urte bat geroago" lemapean, foro bat antolatu du Bakegileekin batera.

Apirilaren 6 eta 7an Foroa iragan ondotik, igandean, Koldobika Jauregi zizelkariaren "Aizkora ta Arbola" sorkuntzaren estreinaldia prestatu dute. Datozen asteetan ekimenari buruzko informazio gehiago plazaratuko duela erran du mugimendu zibilak.

Proiektua gauzatu ahal izateko, diru laguntza kanpaina bat martxan jarri du Bake Bideak. Dirua bideratzeko: IBAN-a: 10278022770002085220112. Paypal bidez egiteko: https://www.paypal.me/BAKEBIDEA).