Badira hogeita zortzi urte preso dagoela Ion Kepa Parot. Epaileak bosgarren baldintzapeko askatasunaren galdea aztertu zuen abenduaren 21ean. Heldu den astean, otsailaren 22an, bere erabakiaren berri emanen du. Euskal presoaren askatasuna aldarrikatzeko ekimenak prestatu ditu Bagoazek otsailaren 17 eta 27rako.
Larunbat honetan, hitzordua 11.00etan finkatu du Baionako suprefeturan. Bertan, giza kate bat osatuko dute parte hartzaileek. Merkatutik pasa eta, San Andres plazara ailegatuko dira.
Otsailaren 22an, epaia ezagutzera emanen den egunean, elkarretaratze iraunkor bat proposatuko du Bagoazek. Ekimena 13.00etatik 17.00ak arte iraganen da Lesseps Kaian. Arratsalderako traktaketa, filma proiekzio bat zein prentsaurreko bat antolatu ditu.
"Jarrera zaharkitu hauek aldatzera bortxatzeko eta bake prozesua aitzinarazteko", Bagoazek gizarteari mobilizatzeko deia luzatu dio.
Larunbateko elgarretaratzea pretatzen ari gira! animatu denen beharra bada!
— BAGOAZ (@BagoazGO) 2018(e)ko otsailak 14
⏰11etan
📢ION PAROT ASKATU ELGARRETARATZE/ GIZA KATEA
📍BAIONAKO SUPREFEKTURA pic.twitter.com/NKojel9nPM