Kazeta

Zigor Garro presoak azken agurra eman dio bere amari

Paki Perez Zigor Garro euskal presoaren amari omenaldia egin diote urtarrilaren 15ean Zokoan. Saint Maurreko kartzelatik atera eta, Garro presente egon da ekimenean. 

Aurreskuaren aitzinean omenaldiaren denboran. © Bob Edme
Aurreskuaren aitzinean omenaldiaren denboran. © Bob Edme

Zigor Garro euskal preso politikoaren ama den Paki Perez zendu zen urtarrila bukaeran. Bere ehorzketak Oreretan (Gipuzkoa) iragan ziren urtarrilaren 29an. Urte luzaz Ipar Euskal Herrian bizi izan zenez, omenaldi bat egin nahi izan diote Zokoan otsailaren 15ean. Garrori baimena eman diote ekimenean presente izateko.

2006az geroztik preso dago Zigor Garro. Lozere eskualdean atxilotu zuten Marina Bernardo eta Ekain Mendizábalekin batera. Parisko Krimen auzitegiak hamazazpi urteko kondena agindu zion Garrori 2014an.  

Iaz Estatu frantsesak, beste sei presorekin batera, DPS bereziki zaindu beharreko presoaren estatusa kendu zion Garrori.