Kazeta

Bertrand Harispe Aldudeko auzapeza izendatu dute

Michel Dendarietaren heriotzaren ondotik, Bertrand Harispe Aldudeko auzapez berria izendatu dute.

Aldudeko Herriko Etxeko hautetsiek auzapez berria izendatu dute urtarrilaren 14an.
Aldudeko Herriko Etxeko hautetsiek auzapez berria izendatu dute urtarrilaren 14an.

Aldudeko herritarrek Herriko Etxeko zinegotzi berria bozkatu zuten urtarrilaren 7an. Hautetsiek osatzen duten kontseiluak Bertrand Harispe auzapez berria izendatu zuen barda.

Urtarrilaren 14an, 20.00etan, Aldudeko zinegotziak elkartu ziren auzapez berria hautatu eta bere hiru axuantak izendatzeko. Herriko etxeko hamaika zinegotziek Bertrand Harispe auzapezorde ohiaren alde bozkatu zuten.

Hogeita hamabost urteko auzapez berriaren axuantak Peio Saldubehere, Xavier Laxague eta Jean-Pierre Luro izanen dira.