Kazeta

Joxan Artze olerkaria hil da

Joxan Artze poeta zendu da urtarrilaren 12an. Ez dok Amaiururen sortzaileetako bat izan zen. Mikel Laboaren kantu ezagun batzuen letren egilea ere izan zen Artze.

Joxan Artze, artxiboko irudian. (Imanol OTEGI / ARGAZKI PRESS)
Joxan Artze, artxiboko irudian. (Imanol OTEGI / ARGAZKI PRESS)

Joxan Artze poeta usurbildarra hil da, 78 urte zituela. Euskal literaturan garrantzi berezikoa izan da Artze. 1966an Euskal Kantagintza Berria mugimenduaren baitan Ez Dok Amairu taldearen sortzaileetako bat izan zen, Mikel Laboa, Xabier Lete, Benito Lertxundi, Lourdes Iriondorekin batera besteak beste, Naiz atariak azaldu duenez.

1969an, Ez Dok Amairu taldeko hainbat kiderekin Baga, Biga, Higa ikuskaria prestatu zuen. Horrez gain, ikus-entzunezko ekitaldiak ere prestatu izan ditu. 1974. urtean Ez Dok Amairu banandu eta berehala, Mikel Laboarekin, taldeko hainbat kiderekin bere anaiarekin musika, dantza eta poesia batzen zituen Ikimilikiliklik saioa prestatu zuen.

Laboarekin lotura erabatekoa izan du bere ibilbidean eta besteak beste, ‘Txoria txori’ edo ‘Gure bazterrak’ abestien letraren egilea da Artze.

Sareetan laster zabaldu da berria eta asko izan dira poeta usurbildarraren lana goraipatu nahi izan dutenak.

Usurbilgo udalak gogoan izan du poeta.X abier Arregi Usurbilgo alkateak bere pertsona azpimarratu nahi izan du: «Kanpora eta barrura, begiratu erneko pertsona zen. Kanpoan ibilia bai, baina beste ezeren gainetik usurbildarra»