Goizeko 08.37ean suhiltzaileak deitu dituzte Seaskak Kanbon dituen bulegoetan piztu den sutea itzaltzeko. Langile guztiak onik atera dira.
Beheko solairuko gela batean piztu da sutea. Artxiboak gordetzen zituzten gelan, hain zuzen.
Hazparne, Kanbo, Angelu eta Ahurtiko hogeita bost suhiltzaile lanean ibili dira ordu batez sua itzaltzeko. Sutea "aski bortitza" izan dela azaldu du horietariko batek. Sutea kontrolpean dutela dio. Oraingoz, jatorria ezezaguna da.
Sutea beheko solairuko gela batean piztu da, suhiltzaileak 08.37ean deitu dituzte eta bertan segitzen dute https://t.co/yfgRxwyN2D pic.twitter.com/0aQVaR1PcR
— kazeta.eus (@kazetaeus) January 10, 2018
Pays Basque
"Erakunde berrian ere gure aldarrikapenen alde egingo dugu lan"
Pays Basque
Brebetaren probak euskara hutsean izanen dira 2024an
Pays Basque
Lehia hertsia EH Bildu eta EAJren artean Eusko Legebiltzarrerako bozetan
Pays Basque
Bekat'Urosek Atharratzeko karrikak bete ditu
Sport