Kazeta

Euskal Trails lasterketetan izena emateko epea zabalik

Euskal Trails lasterketak maiatzaren 11 eta 12an iraganen dira. 3.000 lasterkarik kirol ekimenean parte hartuko dute. Izena emateko epea urtarrilaren 6an zabaldu du Euskal Raid elkarteak.

Euskal Trails lasterketak maiatzaren 11 eta 12an iraganen dira.
Euskal Trails lasterketak maiatzaren 11 eta 12an iraganen dira.

Baigorriko ibarrak Euskal Trails lasterketen edizio berri bat errezibituko du maiatzaren 11 eta 12an. Elkarteak 3.000 lasterkarik ekimenean parte hartzea espero du.

Hain zuzen ere, maila guziei zuzenduak zaizkien lasterketen izen emateak urtarrilaren 7an irekitzen hasi zen Euskal Raid elkartea. Urtarrilaren 9an Ultra Trail lasterketan parte hartzeko izen ematea abiatu zuen.

Gisa berean, urtarrilaren 10ean, 18.00etan, Euskal Trails lasterketetan parte hatzeko izena emateko parada eskainiko du. Besteetan, hots, Iluna Trail, Trail gourmand, Neska Trail eta Ttiki Trail, urtarrilaren 13tik aitzina egiten ahalko da.

Izenak emateko eta informazio gehiago lortzeko: euskalraid.com