Kazeta

Aldude: zinegotzi berria bozkatu eta, auzapeza hautatuko du kontseiluak

Jean-Michel Dendarieta Aldudeko auzapeza zena zendu ondoren, herritarrek 11. zinegotzia bozkatu dute urtarrilaren 7an. Aste honetan, hautetsiek osatzen duten kontseiluak auzapez berria bozkatuko du.

Aldudeko Herriko Etxeko hautetsiek asteazken gauean auzapez berria bozkatuko dute.
Aldudeko Herriko Etxeko hautetsiek asteazken gauean auzapez berria bozkatuko dute.

Aldudeko auzapez berria izendatzeko, herritarrek 11. zinegotzia bozkatu zuten urtarrilaren 7an. Kargu horretarako, hautagai bakarra aurkeztu zen: Geneviève Monlong. Hauteskundeetan parte hartzen ahal zuten 301 herritarretatik, 140 herritarrek bere alde jo zuten. Hori dela eta, Monlongek Herriko Etxeko kontseiluan parte hartuko du.

Bertrand Harispe Aldudeko auzapezordeak azaldu duenez, aste honetan, kontseilua bilduko da auzapez berria bozkatzeko. Litekeena da hautaketa asteazken gauean iragaitea.

Alduden gertatu bezala, azaroan Bildoze-Onizepiako auzapeza zen Pierre Suescun zendu zen. Heldu den otsailaren 4an herritarrek kontseilua osatuko duen 15. zinegotzia bozkatuko dute. Ondoren, Baxe Nafarroako herrian bezala, kontseiluak auzapez berria hautatuko du.