Kazeta

Gizon bat zendu da Ezterenzubin, zuhaitz bat bere auto gainera erori ondoren

Hirurogeita hamar bat urteko gizon bat zendu da Ezterenzubin abenduaren 31n. Carmen deituriko tenpesta dela eta, haize bolada azkarrek zuhaitz bat bere auto gainera erortzea eragin dute.

Donibane Garaziko suhiltzaileak eta Samu zerbitzua ere istripura hurbildu ziren.
Donibane Garaziko suhiltzaileak eta Samu zerbitzua ere istripura hurbildu ziren.

Hirurogeita hamar bat urteko gizona bere auto barnean zegoen zuhaitza gainera erori zenean. Istripua abenduaren 31n iragan zen, 13.00ak aldera.

Gizona D428 errepidean aparkatua zegoen. Donibane Garaziko suhiltzaileak tokira hurbildu ziren. Gidaria autotik atera ahal izan zuten, baina ezin izan zuten deus gehiago egin. Samu zerbitzuko helikopteroa ere Baxe Nafarroako herrira hurbildu zen laguntza eskaintzeko.

Carmen deituriko ekaitzak haize bolada azkarrak eragin zituen asteburu honetan. Alerta laranja piztu zuen prefekturak, hain zuzen. Eguraldiaren baldintzak direla eta, Biarritzeko Herriko Etxeak hondartzak hestea erabaki zuen urtarrilaren 2ra arte. Gisa berean, Donibane Lohizuneko Herriko Etxeak hondartzen sarbide guztiak hetsi zituen haizearen eraginez.