Kazeta

Peyuco Duhart Donibane Lohizuneko auzapeza ospitaleratu dute

Peyuco Duhart Donibane Lohizuneko auzapeza ospitaleratu eta urgentziaz ebakuntza bat egin diote azaroaren 28an Baionako erietxean. Bere egoera egonkorra da.

Peyuco Duhart, Donibane Lohizuneko auzapeza. (Sylvain SENCRISTO)
Peyuco Duhart, Donibane Lohizuneko auzapeza. (Sylvain SENCRISTO)

Peyuco Duhart Donibane Lohizuneko auzapeza eta Euskal Elkargoko lehendakariordea ospitaleratu zuten asteartean buruko odol kolpe baten eraginez. Hori dela eta, urgentziaz ebakuntza bat egin zioten Baionako ospitalean, France Bleu irratiak azaldu duenez.

Nahiz eta bere egoera egonkorra den, "oso seriosa" dela aipatu dio Jean-François Irigoyen auzapezordeak komunikabideari. Irigoyenen erranetan, auzapezaren lehentasunezko eginkizunak hautetsien artean banatu dituzte.