Kazeta

Senpere hondamendi naturala izendatu dute

Abuztuan gertatu ziren uholdeen eraginez, hondamendi naturala izendatu dute Senpereko herria.

Pirinio Atlantikoetako prefekturak erabakia hartu zuen urriaren 24an. (Bob EDME)
Pirinio Atlantikoetako prefekturak erabakia hartu zuen urriaren 24an. (Bob EDME)

Senpereko hondamendi eremu izendatu zuen Pirinio Atlantikoetako prefekturak urriaren 24an. Erabakia Aldizkari ofizialean argitaratu zuen azaroaren 7an.  Abuztuaren 23 eta 30ean gertatu uholdeen eraginez, Senpereko herrian kalteak gertatu ziren.

Uholdeak direla eta kaltetuak izan ziren herritarrek azaroaren 7tik aitzina hamar eguneko epea dute asurantza konpainietara jotzeko.