Kazeta

Glisseguna irailaren 24ra gibelatu dute

Eguraldiaren aurreikuspena dela eta irailaren 17an Angelun iragan behar zen Glisseguna gibelatzea erabaki du Seaskak. Aste bat beranduago iraganen da, irailaren 24an hain zuzen.

Lerra kiroletan euskaraz hitz egitea sustatu nahi du Glissegunak.
Lerra kiroletan euskaraz hitz egitea sustatu nahi du Glissegunak.

Glissegunaren 15. edizioa irailaren 24ra gibelatu dute eguraldiaren eraginez. Angeluko skatepark gunean kokatuko diren hogei bat elkartek gisa anitzeko animazioak proposatuko dituzte. Hala nola, lehiaketak, erakustaldiak eta ikastaroak. Haatik, hasiera batean pentsatutako surf lehiaketa bertan behera gelditu da hondartza kutsatua baita.

Seaskak antolatzen duen ekimenaren helburua lerra kirolak ere euskal kirolak direla aldarrikatzea da. Gisa berean, eskolaz kanpoko aisialdietan euskararen erabilpena sustatu nahi du elkarteak.