Kazeta

Xan Marguirault Iparretarrak erakundeko militante ohia zendu da

Xan Marguirault zendu da irailaren 8an.
 Iparretarrak erakundeko lehen presoa izan zen.

Autonomia Eraiki elkarteko kidea zen Marguirault. ©Autonomia Eraiki
Autonomia Eraiki elkarteko kidea zen Marguirault. ©Autonomia Eraiki

Xan Marguirault zendu da irailaren 8an, Iparraldeko Hitzak zabaldu duenez. Marguirault Iparretarrak erakundeko lehen presoa izan zen. 1977ko abenduan atxilotu zuten, hain zuzen.



Bere atxiloketak sostengu batzordeen sorrera sustatu zuen Ipar Euskal Herrian gaindi: "Xan komiteak" deiturikoak. 1979ko maiatzean sostengu taldeak baita ezker abertzaleko mugimenduak ere Baionako kartzelaren aitzinean bildu ziren Marguiraulten askatasuna aldarrikatzeko. Sei ehun bat pertsonek parte hartu zuten protestan.

Iparretarrak erakundeko kidea 1979ko ekainean epaitu zuten. Urte bereko abuztuan militantea  askatu zuten.



Libre gelditu ondoren, hainbat mugimendutan parte hartu zuen Marguiraultek. Hala nola, 2007an sortu zen Autonomia Eraiki plataforma.