Kazeta

Ziburuko biltegi bat suntsitu du suak

Sutea piztu zen Ziburuko biltegi batean abuztuaren 7an. Donibane Lohizuneko komisaldegiak burutu duen ikerketak ondorioztatu du egurraren zerraketak eragindako pindarrek sua piztu zutela.

Ziburuko Urean pasabideko biltegi batek sua hartu zuen abuztuaren 7an, goizeko 11.00ak aldera. Berrogei bat suhiltzaile eremura hurbildu ziren eta segidan inguruko karrika moztu zuten.

Donibane Lohizuneko komisaldegiak inkesta bat ideki zuen suaren jatorriaren berri ukaiteko. Burututako lanak ondorioztatu du egurraren zerraketak eragindako pindarrek sua piztu zutela.

Biltegia enpresa batena litzateke. Immo-bat enpresarena zen. Hots, zurginen enpresa bat.