Eskolarteko besta iragan baino lehen herrialdeetako eskolartekoak jokatu dira. Ondotik, Euskal Herrikoaren txanda izanen da. Hain zuzen ekimena Sarako trinketean antolatu dute ekainaren 10erako. Eskolarteko finalean herrialde bakoitzetik bi bertsolari arituko dira. Horiek aitzinetik herrialdeetako finaletan sailkatu direnak izango dira.
Baxe Nafarrotik Elixabet Etxandi eta Oiar Urreiztik parte hartuko dute. Lapurditik Julene Etxeberri eta Irati Alcantarilla; eta Xiberotik Haritz Capot izango dira kantari. Arabatik Aroa Arrizubieta eta Aitor Ugalde; Gipuzkoatik Oihana Aran eta Jokin Irastortza; Nafarroatik Joanes Illarregi eta Xabat Illarregi.
Bertsozale elkarteak eta Ikastolen elkarteak, elkarlanean, egun osoko egitaraua proposatuko dute. Goizez finala jokatu eta, bazkaria antolatu dute Lur Berrin. Odei Barroso eta Iñaki Viñaspre rap freestylean ariko dira. Arratsaldean ere emanaldia eginen da.