Otsailaren 16ko gauean sua piztu da Tarnoseko kontzesionario batean. Agest sozietatearen parkingean aparkaturik zeuden zortzi autokarabana erre dira. Suhiltzaileek sua itzaltzeko zailtasunak eduki dituzte batez ere bi gas bonbona lehertu direlako. Suteak ez du biktimik eragin.
Goizeko 03.50ak aldera suhiltzaileak deitu dituzte. Segidan, hiru kamioi eremura hurbildu dira. Gainera, haguna ekoizten duen kamioi bat ere eraman dute gunera. Orotara, hogeita hamar suhiltzaile sua itzaltzen aritu dira goizeko 06.00ak arte.
Eraikinaren inguruko bidea moztu behar izan dute. Goizean kontzesionarioak ateak ideki ahal izan ditu.
Pays Basque
Bekat'Urosek aniztasun balorez beteko du Atharratze
Pays Basque
Bide berri bat Ziburu eta Donibane Lohizune arteko Charles de Gaulle zubian
Pays Basque
Brebetaren probak euskara hutsean izanen dira 2024an
Pays Basque
Lehia hertsia EH Bildu eta EAJren artean Eusko Legebiltzarrerako bozetan
Pays Basque