Kazeta

Etxera itzuli da Txetx Etxeberri

Senide eta lagun ugari zain zituela iritsi zen Txetx Etxeberria Baionako tren geltokira asteazken arratsean. Errezebitutako babesa eskertu eta gero Euskal Herrian, Luhusoko atxiloketen ondotik, "zerbait mugitu dela" nabarmendu du.

Jende anitzek egin zioten ongi etorria barda. © Bob EDME
Jende anitzek egin zioten ongi etorria barda. © Bob EDME

Asteazken arratsean, Luhuson ostiralean atxilotuetako bostetatik azkena iritsi da Baionako tren geltokira. Txetx Etxeberrik bertan jaso du lagun eta senideen harrera beroa. Bertan adierazi duenez, gertatutakoak "garai berriak" irekitzen ditu.

 

Berarekin atxilotutako lauei besarkada bana helarazi nahi izan die eta aske baldin badaude kalean izan den mobilizazioagatik dela azpimarratu nahi izan du. "Zerbait berezia gertatu dela sentitu dugu. Zerbait mugitu da gure herrian zuen lana eta engaiamenduari esker", gehitu du.