Kazeta

Pantxo Flores kontrol judizialpean aske gelditu da

Iragan den irailaren 22an Baigorriko operazioan atxilotu zuten Pantxo Flores kontrol judizialpean askatu dute, urriaren 14ko gauean.

Pantxo Flores Baionara ailegatu da urriaren 15an aske gelditu ondoren. ©Sortu Iparralde
Pantxo Flores Baionara ailegatu da urriaren 15an aske gelditu ondoren. ©Sortu Iparralde

Irailaren 22an Baigorrin burututako operazioan lau pertsona atxilotu zituzten: Iratxe Sorzabal, David Pla, Ramon Sagarzazu eta Pantxo Flores. Azken hori urriaren 14ko gauean kontrol judizialpean aske gelditu da.

Estatu frantseseko Barne Ministeritzak Sorzabal eta Pla "ETA erakundeko arduraduntzat" jo zituen. Oroitarazi behar da, operazioa Baigorriko Agorerreka aterpetxean iragan zela eta Flores etxeko jabea zela. Epailearen aitzinetik pasa ondoren, urriaren 27an lau atxilotuak kartzelara bidali zituzten. Flores Fleury-Mérogiseko kartzelara eraman zuten.