Kazeta

Patrick de Ezcurra pilotaria zendu da

Uztailaren 20ean, Patrick de Ezcurra pilotariak bere buruaz beste egitea erabaki du. 46 urteko kirolariak hamazazpi urteko ibilbidea egin du pilota munduan.

De Ezcurrak 2002an Estatu frantseseko buruz buruko Elite pro txapelketa irabazi zuen. ©Bob EDME
De Ezcurrak 2002an Estatu frantseseko buruz buruko Elite pro txapelketa irabazi zuen. ©Bob EDME

Uztailaren 20ean Patrick de Ezcurra pilotariaren gorputza hilik atzeman dute Urruñan. 46 urteko kirolariak bere buruaz beste egitea erabaki du. Hamazazpi urtez pilota munduan murgildu da eta ibilbide horretan buruz buruko zein binakako txapelduna izaitea lortu du.

Patrick de Ezcurrak bere bizi osoa pilota munduaren inguruan eraiki du. Ibilbide horretan sari ederrak lortu ditu; adibidez, 2002an Estatu frantseseko buruz buruko Elite pro txapelketa irabazi zuen. 2011n erretiratu ondoren, bere jakinduria transmititzea erabaki zuen eta horregatik geroztik pilota irakasle izan da.