Kazeta

Kirolari bat zendu da, Baztandarrak lasterketan parte hartzen zuelarik

Uztailaren 18an, Bidarraiko herritarra zen Alain Mateo zendu da Baztandarrak lasterketan parte hartzen zuelarik bere herrian. 56 urteko lasterkariak bihotzekoa sufritu zuen Iparla menditik hurbil. Azken agurra uztailaren 22an 11.00etan izanen da Bidarraiko elizan.

Azken agurra uztailaren 22an 11.00etan izanen da Bidarraiko elizan. ©Gaizka Iroz
Azken agurra uztailaren 22an 11.00etan izanen da Bidarraiko elizan. ©Gaizka Iroz

Uztailaren 18an Bidarraiko Baztandarrak lasterketan espero ez zen gertakari bat iragan da. Sarien banaketa egiten zenean, Alain Mateo lasterkariak Iparlatik hurbil dagoen tontorrean bihotzekoa sufritu zuen; bukaeratik metro batzuetara zegoenean.

Uztailaren 22an 11.00etan ehorzketa eginen dute Bidarraiko elizan eta arratsaldean 15.00etan gorputz errausketa iraganen da Biarritzen. Lehenago, bisitak Baigorriko Hil Etxean egin daiteke.