Kazeta

Lehergailu bat aurkitu dute higiezin agentzia baten aitzinean

Etxean egindako lehergailu bat aurkitu dute Zokoako higiezin agentzia batean. "Euskal Herria ez da salgai" idatzia zen pareta gainean.

Langileek atzeman dute lehergailua, agentzia idekitzean. © Argitxu Dufau)
Langileek atzeman dute lehergailua, agentzia idekitzean. © Argitxu Dufau)

Ziburuko Zokoa auzoko Louis XIV agentziaren aitzinean aurkitu dute lehergailua. Ondoan,"Euskal herria ez da salgai" idazkia. Maiatzaren 2 goizean, agentzia idekitzeko orduan, aurkitu dituzte gas boteila eta ezantza.

AFP agentziak hedatu duen informazioaren arabera, Baionako prokuradoreak azaldu luke "arazo tekniko batengatik" ez dela lehertu gailua. Pariseko zerbitzu antiterroristak hartu du ikerketa bere gain.