Bilketa: euskal funtsak bateratzen dituen atari numerikoa

Baionako Herriko Etxeak apirilaren 30an martxan jarri duen Bilketa atari numerikoa aurkeztu du. Horrek hogei unibertsitate edo museoren euskarazko 110.000 erreferentzia inguru bildu ditu.

Kazeta|30/04/2015 15:20|0 commentaires
Cd1d4kwxiaateuj
Bilketak 20 liburu museo edo ikerketa zentroen edukiak bildu ditu.

Apirilaren 30an aurkeztu den Bilketa atari numeriko berriak, euskarazkoak diren edo Euskal Herriari buruzkoak diren liburu, aldizkari, artxibo edo ikus-entzunezko dokumentuak bateratu ditu. Aspaldiko edukiak, baina baita ere ekoizpen garaikideak. Gunea, Baionako Herriko Etxeak, Estatu frantsesa, eskualdea eta departamenduarekin gauzatutako lanaren emaitza da besteak beste.

Bilketan honako edukiak atzemaiten dira: Xiberoko pastoralari buruzko erakusketa birtuala, Piarres Laffitten "liburutegi pribatua" edo mintzaldien hitzorduak. Hain zuzen ere, hogei museo, unibertsitate edo ikerketa zentroen katalogoak elkartu ditu. Ikerketa sakonaren emaitza aurkeztu baino lehen, Baionako Herriko Etxeak "gunea ongi martxatzen zela" ziurtatu nahi izan du.

Islatzen denaren gibelean entitate ezberdinen desmartxa sakona dago. Apirilaren 30eko aurkezpenean, Frantses Liburutegi Nazionalaren ordezkariak "eredutzat" hartzen ahal den gunea dela azpimarratu du. Ekitaldian, eskualdeko mediatekak, Euskaltzaindiak edo Hautetsien Kontseiluko lehendakaria den Caroline Phillips-ek present izan dira.

Aurkeztua izan den gunearen helburua "euskal dokumentuak saretzea eta hauen garrantziaz kontzientzia da; bai publikoari, baina baita ere ikasleei", adierazi du Baionako Herriko Etxeak.

Eskaintza sakona

Euskal funtsetarako sarbidearen bilatzaileak 110.000 emaitza inguru proposatzen ditu. 70.000 liburuen erreferentziak dira, 100.000 soinu-dokumentuak dira edo 300 emaitza dokumentu numerikoak dira.

Bilketaren sarea eta liburutegien kopurua garatuko dela zehaztu da. Halaber, etorkizunean Hegoaldeko dokumentuak biltzeko helburua dagoela iragarri da; "baina hori beste etapa batean izanen da".