Kazeta

Emazte baten gorputza atzemana Biarritzeko hondartzan

Apirilaren 29an 10.30ak aldera, Biarritzeko Miramar hondartzan ibiltzen zen pertsona batek hilik zegoen gorputz bat atzeman du. Dirudienez, 35 urte inguruko emazte batena da.

35 urte inguruko emazte baten gorputza atxemana izan da.
35 urte inguruko emazte baten gorputza atxemana izan da.

Apirilaren 29an 10.30ak Biarritzeko Miramar hondartzan ibiltzen zen pertsona batek emazte baten gorputza atzeman du. Kiroleko jantziak zituen eta dirudienez 35 urte inguruko emazte batena izaiten ahal da. Hain zuzen ere, gorputza urean zegoelarik ikusi du.

Sud Ouest egunkariaren arabera, ibiltariak poliziara deitu eta bertara hurbildu dira. Emaztearen nortasuna mementoz ezezaguna da. Biarritzeko komisarioa den Guillaume Calasen arabera, gorputzaren egoerak heriotza «duela gutxi» izan dela adierazten du.

Gaur egun arte, atzemandako gorputzaren perfilarekin bat egiten duen desagerpenik ez da informatu.