Argitxu DUFAU

Prissé eta Goxoki zentroko langileak greban dira

Apirilaren 16tik Prissé eta Goxoki EHPADetan (Adinduen aterpetze etxea) greba mugimendu bat abiatu da. Gaur, apirilaren 23an Departamenduko kontseilura joanen dira murrizketa neurriak salatzeko, hauek adinduen tratamenduan ondorio zuzenak dituztelako.

Langile kopuru gutxiagorekin, kalitatezko zerbitzua oztopatua izanen da. (© Nicolas Mollo)
Langile kopuru gutxiagorekin, kalitatezko zerbitzua oztopatua izanen da. (© Nicolas Mollo)

Apirilaren 23an, Goxoki eta Prissé Adinduen aterpetxe etxeko soldatadunak Departamenduko Kontseilura joanen dira beren aldarrikapenak adierazteko. Apirilaren 16tik greba mugimendu bat piztu da zentroan agertzen ari diren murrizketa neurriak salatzeko.

Sindikatuen arabera, ospitaleak ez lituzke bi zentroetan lan egiten duten hameka erizain liberalen kontratuak berrituko. Horrek urtean 440.000 euro errepresentatzen ditu, aurrekontu bat ez dena erabilia izanen kentzen diren lanpostuak ordezkatzeko.

Azkenean, horrek zentroko langileentzat lan gehigarri bat eragingo luke, hain zuzen ere, 15 paziente gehiago izanen lituzkete. Egoitzako kuadro batek zentroan dauden adindu batzuek, ondorioz, "14.00etan janen" dutela adierazi luke, langile batek kondatu duenez. Halaber, beste batzuk "eguerdian garbituak izanen" liratezke eta "astean behin dutxatuak". Langileentzat ezin onartua den egoera bat da.

CGT, CFDT eta UNSA sindikatuen arabera, Goxoki zentroan aspalditik falta dira langileak. Prissé zentroa duela sei hilabete baino gutiago irekia da, baina gaur egun langile kopuru eskasagatik zailtasunak edukiko lituzke. "Iruditzen zaigu ez dugula lan egokia egiten, baina guk kalitatezko zerbitzu bat eskaini nahi dugu", erran du Jean-Louis Dupinek, ospitaleko CGTko idazkari orokorrak.