Kazeta

94 urteko emazte bat bortxatua izan da Biarritzen

Apirilaren 18an, goizeko 05.00ak aldera, 94 urteko emazte bat bortxatua izan da bere etxean, Biarritzen. Erasotzailea ez da atxilotua izan eta gaur egun inkesta irekia da.

Apirilaren 18an, 94 urteko emazte baten etxean pertsona bat sartu da eta bortxatu du. Sud Ouest egunkariak plazaratutako informazioaren arabera, erasotzaileak Biarritzen kokatutako etxearen kodigoa lortu eta etxean sartu da. Dirudienez ospitalera eramana izan baino lehen, emazteak sorospen zerbitzuak abisatu ditu.

Hasiera batean, Biarritzeko komisaldegiak hasi du inkesta, baina ondotik, apirilaren 20an, Baionako polizia judizialak hartu du ikerketaren gidaritza. Komunikabideak zehaztu duenez, erasotzailea ez da atxilotua izan, beraz inkestak segitzen du.