Gaur, apirilaren 17a ostiralarekin, Itsasuko artamendu zentroko enpresako komitearen ordezkariak (FO, CGT, CFDT) Bordalera joan dira Ugecam zuzendari nagusia den Groppo jaunarekin biltzeko.
"Aldi bat gehiago solas lanbrotsuetan gira, erantzun zehatzarik gabe", adierazten du Maritxu Elis FO sindikatako kideak. "Mugimendua azkartu beharko da entzunak izateko", aitortu du.
Oroitarazi behar da, langileak aste huntan Parisen CNAMarekin (Eritasun Asurantzen Kutxa Nazionala) bildu direla baina "esperantza guttirekin" atera direla ere. Martxoaren 31tik, 44 medikuak demititu dutenetik, paziente eskasagatik langileak etxean egoteko pagatuak dira.
Pays Basque
Armagabetzearentzat ateak zabalik
Pays Basque
Sanoki: Senpereko euskara eta gazteendako arnasgune berria
Pays Basque
Korrika arrakastaz iritsi da helmugara
Pays Basque
Korrikarekin batera 36 migratzaile muga pasatzen lagundu zituen eragile talde batek
Musique