Kazeta

Sabin Mendizabalen kontrako euroagindua apirilaren 14an argituko da

Paueko auzitegiak Sabin Mendizabalen kontrako euroagindua aztertu du. Azken mementoan Auzitegi Nazional espainolak iheslariaren kontrako bigarren euroagindu baten eskaera egin du eta "dokumentazio falta eta kontraesanengatik", erabakia apirilaren 14ra luzatzea erabaki dute epaileek. Egun horretan Mendizabal "Estatu frantsesean gelditzen den eta hala bada nun geldituko den" erabakiko dute.

Erabakia apirilaren 14ra erabakia luzatzea erabaki da. Argazkia topatu.info.
Erabakia apirilaren 14ra erabakia luzatzea erabaki da. Argazkia topatu.info.

Soraluzeko Gazte Asanbladako kide batek iheslariaren kontrako euroaginduaren erabakia apirilaren 14an iragarriko dela adierazi du. Apirilaren 8an Paueko auzitegian iragan den saioan, iheslariaren kontrako bi euroaginduak "batera lantzen" entseatu dira. Kideak bi euroaginduetan hainbat ekintza leporatzen zaizkiola zehaztu du eta horregatik "momentuz ez dago euroaginduaren inguruko erabakirik". 


Sabin Mendizabal martxoaren 23an atxilotu zuten Donapaleun. Martxoaren 31n Paueko auzitegiak iheslariaren kontrako euroagindua aztertu behar zuen, baina azken mementoan Estatu espainiarraren Auzitegi Nazionalak bigarren euroaginduaren eskaera egin zuen. "Tramitazio akatsak" direla medio, azterketa apirilaren 8ra luzatu da.

Erabakirik ez

"Bigarren euroaginduan bakearen kontrako ekintza bat leporatzen diote eta lehenean terrorismoa leporatzen diote", argitu du kideak. Horretaz gain, Audientzia Nazionalak ez dituela dokumentuak ongi bidaltzen, gehitu du. "Ondorioz, ez dago erabakirik euroaginduaren inguruan".

Apirilaren 14ean euroaginduen inguruko erabakia jakiteaz gain, Sabin Mendizabal "Frantzian gelditzen den eta hala bada nun egonen den erabakiko da". Iheslariak pultsera elektroniko batekin etxe batean egotea onartu luke. Bitartean Sabin Mendizabal Paueko espetxean dago.