Kazeta

Preso bat bisitatu ondoren izandako istripua

Valladolideko presondegitik itzultzen zela, istripu bat ukan du Adur Fernandez euskal presoaren lagun batek. Kalteak materialak izan dira.

Istripuaren ondorioz, autoak izan ditu.
Istripuaren ondorioz, autoak izan ditu.

Adur Fernandez preso donostiarraren lagun batek istripu bat ukan zuen apirilaren 4an, Etxerat mugimenduak erran duenez. Valladolideko (espainiar Estatua) kartzelatik itzultzen ari zelarik Tolosa inguruan (Gipuzkoan) gertatu zen ezbeharra.

Bihurgune batean, euriaren eraginez, autoaren kontrola galdu eta mediaren kontra jo zuen. Nahiz eta besoan kolpe bat hartu, ez da larriki zauritua izan. Autoa aldiz ondatua da.

Euskal presoen ahaideen elkarteak gertakaria salatu du : "dispertsio politikak gure bizitzak jokoan jartzen ditu aste guzietan. Oso ondorio larriak dituen kondena gehigarria da, jadanik 16 pertsona hil eta beste ehundaka zauritu dituen kondena alegia." Egiteko manera hori gelditzea galdegin du Etxeratek.