Kazeta

Ez adiorik, Esait

Esait, Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldeak, hogei urteko lana bukatzea erabaki du. Ibilbidean zehar, besteak beste, nazioarteko txapelketetan euskal nortasunaren ofizialtasuna aldarrikatu du.

ESAITek Gernikan egindako elkarretaratzea. (ARGAZKI PRESS)
ESAITek Gernikan egindako elkarretaratzea. (ARGAZKI PRESS)

ESAIT taldea 1996. urtean sortu zen. Geroztik, anitzak dira euskal selekzioaren ofizialtasuna defenditzeko egin dituen ekitaldiak. Ibilbidean, Euskal Herriko ofizialtasuna aldarrikatu du eta batez ere, nazioarteko txapelketetan parte hartzeko eskubidea defenditu du. Urteetan zehar, hainbat elkarte, eragile politiko edo sindikatuk sustengua adierazi dio. Baina horretaz gain, Euskal Herritik kanpo beste nazioen elkartasuna jaso du ere.

Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldeak hogei urteko ibilbidea bukatzea erabaki du. Baina bere
buruari finkatutako helburuak bete dituela zihurtatuz badoa. Hain zuzen ere, bidean zehar egindako lorpenak anitzak dira. Aitzina eramandako lanari esker, euskal kirolariak euskal herritar nortasunarekin aritzeko eskubidea dute.

Xedeak egin dituzten ehunka ekitaldiei esker lortu ditu. Modu berdinean, anitzak izan dira euskal jolakariek parte hartutako txapelketak. Bakoitzean parte hartzaileek norberak pentsatzen eta sentitzen duen bezala erabakitzeko eskubidea defenditu dute. Halaber, aldi bakoitzean sentimendu horiek adierazteaz gain, eskubide horren alde lan egin dute.

Gizartearen aldaketak

ESAITen arabera, euskal gizarteak aldaketak bizi ditu. Hain zuzen ere, estatuaren soziologia eta medioak aldatu dira, adibidez teknologiarenak. Alde batetik, dinamikak eta tradizioek eraldaketak bizi dituzte. Bestalde, egoera politikoa eta mapa politikoa ezberdina da ere. Puntu ezberdinengatik taldeak bere ibilbidea bukatzea erabaki du, baina azpimarratu du horrek ez duela erran nahi ofizialtasunaren dinamika berekin batera amaitzen denik.

Adierazpen baten bidez, ibilbidean zehar berarekin lan egin dutenak eskertu nahi izan ditu. Haien artean, herriko etxeak, instituzioak edo alderdi politikoak.