Kazeta

148 bidaiari eramaiten zuen hegazkin bat lehertu da Alpe frantsesetan

Germanwings Alemaniako konpainiaren hegazkin bat lehertu da Alpe frantsesetan, Bartzelona eta Dusseldorf bidea egiten zuenean. Dirudenez, 148 bidaiari barnean zeuden. François Hollande presidenteak  bidaiari guztiak hil direla baieztatu du.

Germanwings Alemaniako konpainiako hegazkina.
Germanwings Alemaniako konpainiako hegazkina.

Goiz huntan, 10.39ak aldera, Airbus A320 hegazkina radarretatik desagertu da Alpeko euskaldea zeharkatzen zuenean. Dirudienez, barnean 148 pertsona zeuden: 142 bidaiari eta eskifaiaren 6 langile (bi pilotu eta tripulazioko lau pertsona). François Hollande Estatu frantseseko presidenteak bidaiari guztiak zendu direla baieztatu du.

Germanwings konpainiaren hegazkina martxoaren 24ko goizean Bartzelonatik atera da, Dusseldorf-era joaiteko. Dirudienez, Mediterraneoan 30.000 metrora ailegatu eta altuera galtzen joan da. 



Europe 1 emisoreak informatu duenez, Barcelonnette­ko herrian lehertu da, herritik 15 kilometrotara hain zuzen ere. Beranduago, jendarmeriaren helikoptero batek hegazkina lehertu dela konfirmatu du.

Manuel Valls, Estatu frantseseko lehen ministroak hegazkineko 148 bidaiariak zendu direla baieztatu du eta doluminak adierazi dizkie familiei. Mementuz istripuaren zergatiak ezagutzen ez dituela iragarri du. Barne Ministeritzak hegazkinaren zatiak atxemaiten hasi direla informatu du.
Valls-ek adierazi duenez, Bernard Cazeneuve, Barne ministroa istripuko eremura hurbilduko da