Emaitza harrigarriak utzi ditu hauteskundeetako lehen itzuliak Errobi-Aturri kantonamenduan, EH Bai eta FN ariko baitira norgehiagokan datorren astean.
Alain Iriart eta Fabienne Ayensak osatutako bikotea (EH Bai) bozkatuena izan da Errobi-Aturrin, %37,90eko babesa bilduta.
Harridura eragin du Fronte Nazionalaren emaitzak, botoen %16,74 bilduta Dave Daguerrek eta Anais Mendilahatxuk lortu baitute bigarren itzulirako txartela.
Forces64 eta UMPk osatutako zentro-eskuineko aliantza laugarren gelditu da, Maider Behoteguyk eta Sebastien Dupratek 1.400 boto lortu baitituzte (%14,40).
Abstentzioa %47,46koa izan da.
Pays Basque
Brebetaren probak euskara hutsean izanen dira 2024an
Pays Basque
Lehia hertsia EH Bildu eta EAJren artean Eusko Legebiltzarrerako bozetan
Pays Basque
Bekat'Urosek Atharratzeko karrikak bete ditu
Sport
Prostituzio afera batengatik dimisioa eman dute Akitania Berriko Futbol Ligako 22 epailek
Culture