Naiz

Angelu: Boto gehien bildu duen zentro-eskuinak PS izango du aurrez aurre bigarren itzulian

Forces64-UMP aliantzako Patrick Chasseriaud eta Nicole Darrassek osatutako bikotea izan da bozkatuena Angeluko kantonamenduan. PS eta bere aliatuen izenean aurkeztu diren Sandrine Derville eta Guy Mondorge izango dituzte aurrez aurre bigarren itzulian.

Angeluko emaitzak.
Angeluko emaitzak.

Zentro-eskuinaren hautagaiak izan dira bozkatuenak Angelun, botoen %40,69 bildu baititu Chasseriaud-Darrasse bikoteak.

Oso atzetik, bozen %29,88 lortuta, PS eta aliatuen Sandrine Derville eta Guy Mondorge igaro dira bigarren itzulira.

FN hirugarren indar bozkatuena izan da Angelun, %15,16ko babesa bilduta. Haien atzetik, Viviane Hassenforder eta Peio Pericou abertzaleek, botoen %7,86 lortu dituzte. 

Abstentzioa %51,58koa izan da.