Justine GIRAUDEL

Adituen ustez, Ibon Fernandez Iradiren eritasuna bateragarria da kartzelarekin

Ibon Fernandez Iradiri egindako hirugarren azterketaren ondorioak plazaratu ditu Bagoaz kolektiboak, Maritxu Paulus Basurco abokatuak lagundurik. Adituen iritziz, presoaren egoera bateragarria litzateke kartzelarekin.

Bagoazek eskainitako prentsaurrekoa Baionan. Isabelle MIQUELESTORENA.
Bagoazek eskainitako prentsaurrekoa Baionan. Isabelle MIQUELESTORENA.

2014eko irailaren 25ean, epaileak esklerosis ainizkoitza duen Ibon Fernandez Iradirentzat 3. osasun azterketa agindu zuen. Bagoaz kolektiboak, Maritxu Paulus Basurco euskal presoaren abokatuarekin batera, adituek egindako hirugarren azterketaren ondorioak argitaratu dituzte. "Kontraesanez" betetako txostenak ondorioztatzen du Ibon Fernandez Iradiren eritasuna kartzelarekin bateragarria dela.

Ibon Fernandez Iradik 30 urteko espetxe zigorra du. Sufritzen duen esklerosis anizkoitzarekin duela 12 urte preso dagoela. 2013ko urtarrilean bere zigorra ezeztatzeko eskaera egin zuen bere abokatuak.

2014ko ekainean Kondenen Auzitegiak bere iritzia plazaratu ondoren, kondena etetearen alde agertu zen, baina bi baldintza gehituz. Alde batetik, "Ibon Fernandez Iradik Frantzian bizitzeko duen debekua altxatu behar zaiola eta debeku hori altxatu ondoan, Pirineoetako departamendutik kanpo bizi beharko duela". 

Orotara, bi osasun azterketa egin ditu eta 2014ko irailaren 25ean hirugarrena egiteko agindua eman zuen epaileak. Maritxu Paulusek aldarrikatu du hirugarren kasu huntan adituak "30 minutu" egon direla Ibon Fernadezekin eta berak "ez du adierazteko paradarik" izan. Martxoaren 16an abokatuak azterketaren ondorioak jaso ditu eta adituek "ez dute eritasunarekiko jarrerarik egokitzen", baina ondorioztatu dute "eritasunaren jarraipena bateragarria" dela espetxearekin. 

Kontraesanak ondorioetan

Hala ere, txostenean islatu dute euskal presoak ez duela segipen medikalik egiten ez kineekin ezta esklerosis ainizkoitza arloko espezialistekin ere. Horretaz gain, adituek zihurtatu dute neurologo bat ikusten duela. Paulusek zehaztu duen bezala, "urtean behin ikusten du eta telebista bidez".

Emilie Martin Bagoazeko kidean arabera, I. Fernandez Iradiren egoera espetxearekin bateragarria dela zihurtatu dute adituek eta, haien iritziz, "bere egoera larritzen bada, presondegi egokitu batetara eraman behar dela". Abokatuaren dioenez, euskal presoak argi du "kondena bere heriotzaren bezperan suspendituko diotela".

Elkartarratzea Baionan

Heldu den martxoaren 26an justiziak kasua aztertuko du, baina abokatuak zehaztu duenez: "ez dugu esperantza handirik". Bagoaz kolektiboarentzat, "onartezina da gaur egun oraindik preso atxikia izatea, ahalgegarria da Estatu Frantsesaren aldetik, bere burua demokratikotzat jotzen duen estatu baten aldetik". Egoera salatzeko, auzi egunean bertan elgarretaratze bat eginen dute 18.30ean Baionako herriko etxearen aitzinean.