Kazeta

Familien Laguntza Kutxa Pauera eramana

Familia Aferen Kutxa Nazionalak (CNAF bezala ezagutua), iragarri berri du Familien Laguntzeko Kutxa Pauen kokatuko dela. Eztabaida luze baten ondoren, Ipar Euskal Herriko eta Biarnoko egoitzen bateraketa Pauen gauzatuko da.

Baionako eta Paueko egoitzak bateratuko dira.
Baionako eta Paueko egoitzak bateratuko dira.

"Elementu zehatzak baditugu Familia Aferen Kutxa Nazionalak, Baionako Familien Laguntzeko kutxa kendu duela ondorioztatzeko", iragarri du Jean-René Etchegarayk, Euskal kostaldea-Aturri hiriguneko lehendakariak. Azken urte hauetan Baionako egoitzaren etorkizuna kolokan ezarri da eta horri buruz hautetsiak posizionatu dira. Gaur egun, Paueko arduraduna Baionako kutxaren kudeaketaz arduratzen da, ez baitute berriki joan den zuzendaria ordezkatu.

Euskal kostaldea-Aturri hiriguneko lehendakariak adierazi du gaiari lotuak diren kideekin harremanetan jarri dela eta "beren iritzien berri" duela. Desmartxa berri hunen arrazoiak ezezagunak dira, Estatu frantsesa mailan egin den lan bat baita.

Jean-René Etchegarayk erabaki hunen kontrako jarrera adierazi du behin baino gehiagotan. Inguruko auzapezei gutun bat bidali die eta martxoaren 6an iraganen den bilkurara gonbidatu ditu.