Kazeta

Frederik Haranburu: baldintzapeko askatasunaren deliberioa martxoaren 27an

Frederik Haranburu, "Txistor", 1990. urtean betikotasun espetxe zigorrera kondenatu zuten. 2013ean baldintzapeko askatasuna galdegin zuen. Hamazortzi hilabete beranduago, Estatu frantsesak stailaren 18an, aztertuko du senpertarraren eskaera eta Ni Ere Banoak adierazi duenez horren inguruko deliberioa martxoaren 27an jakinen da.

Xistor Haramburuk 25 urte pasatu ditu kartzelean.Argazkia  http://xistor.askatu.overblog.com
Xistor Haramburuk 25 urte pasatu ditu kartzelean.Argazkia http://xistor.askatu.overblog.com

Frederik Haranburu 1990ko apirilaren 5ean atxilotu zuten. 1997. urteko maiatzaren 26ean epaiketa iragan eta betikotasun espetxe zigorrera kondenatu zuten. Auzian 18 urteko kartzela zigorra gutienez betetzea exijitu zioten. Otsailaren 18an, Estatu frantseseko justiziak, Haranburuk egindako baldintzapeko askatasunaren eskaera aztertuko du eta Ni Ere Banoak adierazi duenez martxoaren 27an jakinen da honen inguruko deliberioa.

Frederik Haranburu senperetarra atxilotu eta, zazpi urtez prebentziozko atxiloaldian egon zen. 1997an epaiketa iragan eta betikotasun espetxe zigorrera kondenatu zuten. Hamazortzi urteko espetxe zigorra gutienez betetzea kondenatu zuten, duela bost urte bukatu den epea. Erran nahi du, 2008. urtetik baldintzapeko askatasuna galdegiten ahal zuela. Gogoratu behar da, Ipar Euskal Herrian hiru presok dutela betikotasun kartzela zigorra : F. Haranburu, Jakes Esnal eta Ion Parotek. Hauek duela 25 urte kartzelan dira; Estatu frantseseko ohienak dira.

Mediabaskek egindako elgarrizketan, Haranburuk dioenez, baldintzapeko askatasunaren eskaera 2013ko uztailean egin zuen lehen aldiz. Senperetarrak esplikatu du orain arte ez duela egin galdeketa ez zitzaiolako "momentu egokia" iruditzen eta "ezezkoa jasotzeko arrisku gehiago" zuelako. Hamazortzi hilabeteko tarte huntan, Haranburuk zehaztu du Ebaluaketa Zentro Nazional batetik pasatu dela. "Lege zehatz batek behartzen du kondena luzeak dituzten presoei eta baldintzapeko askatasunaren eskaera egin dutenei hortik pasatzea", azpimarratu du Haramburuk.

Etorkizunari begira

25 urte pasa ditu Haranburuk presondegian, eta urte hauetan "fisikoki eta psikologikoki era hobeagoan mantentzea entseatu" da. Askatasunaren posibilitatearen aitzinean, senpertarrak ez du anitz pentsatu kanpoko bizian. "Gauzak heldu diren bezala hartuko ditut. Espetxeko urte hauei aurre egin diet gehiegi andeatu gabe, uste dut familia eta lagunen sustenguarekin nere tokia atxemanen dudala gizartean", gehitu du euskal presoak.

Halaber, gizartean izan diren aldaketak imaginatzean, senpertarrak pentsatzen du "aldaketa handiak" izan direla. "Nere ustez, pertsonak indibidualizatuagoak bilakatu dira eta harreman sozialak ezberdinak dira", zehaztu du euskal presoak.