Kazeta

Palestina eguna ospatuko da larunbatean Makean

Uda honetan Palestinan brigadan izan diren kideak, talde batzuekin batera, Palestina eguna antolatu dute larunbatean Makean. Hitzaldietaz gain, bertso-bazkaria, dokumental bat eta kontzertuek Palestinako herrira hurbialaraziko dute gerturatuko direnei.

Mintzaldiak eta dokumental bat ikusteko parada izanen da Palestinako egunean. Argazkia Monika del Valle.
Mintzaldiak eta dokumental bat ikusteko parada izanen da Palestinako egunean. Argazkia Monika del Valle.

Duela urte batzu Askapenatik hainbat brigada Palestinara doaz bertako egoera ezagutu eta Euskal Herriara helarazteko, baina baita ere Euskal Herriko egoera han esplikatzeko. "Palestinar herriak bizi duen okupazio eta erresistentzia borrokak bertatik bertara" ezagutarazi nahi dute.

Askapenatik adierazi dutenez, aurtengo udan bidaiatu duten brigadak Palestinak bizi duen egoera gogorra ezagutu dute. "Zalantzaz beteriko 3 kolonoen hilketa aitzaki gisa baliatuta sekulako eraso militarra egin zuten".

Horretarako, Euskal Herria Zuzenean, Euskal Herriko Laborarien Batasuna, Zuberoako BDZ mugimendua, Txir Txor Makeako Gaztetxea eta Askapenaren laguntzarekin Palestina eguna ospatuko dute urtarrilaren 7an Makean.

11.00etatik aitzina, Jean Pierre Massias, Birzeit Unibertsitateko erakaslea, Ana Bados, Palestinan egondako ELBko kidea, BDZ Xiberu eta Baionako Palestina kolektiboak haien testigantzak islatuko dituzte. Hauekin batera, Askapenako brigadistak ere udan bizitakoa kondatuko dute.

Bertsoak eta dokumentala

Odei Barroso eta Miren Artetxek parte hartuko duten bertso-bazkaria eta gero, "doku-foruma" izanen da. Hitzorduan "Roadmap to Apartheid" dokumentala ikusten ahalko da. Azkenik, kontzertuek amaiera emanen diote Palestina egunari.