Kazeta

Baxe Nafarroa eta Xiberoa elurrez estalia

Alerta laranja iragarria da atzotik gaur atsaldera arte. Izotza baino, elurraren mehatxua zegoen eta iragarpenak bat egin du eguraldiarekin. Baxe Nafarroa eta Xiberoa elurrez estalia iratzarri da eta horrek bideen zirkulazioa oztopatu du.

Baxe Nafarroko errepide txikietan traba handiak badira.
Baxe Nafarroko errepide txikietan traba handiak badira.

Alerta laranjak atzo gauetik iragarria da Euskal Herriko zonbait zonaldetan. Hain zuzen ere, izotza baino elurra espero zen gau huntako eta horrela gertatu da. Baxe Nafarroa eta Xiberoa elurrez estalia iratzarri da eta horrek errepide batzuetan ibiltzeak arriskuak emendatu ditu.

Garazitik, Arnegi, Larzabale edo Arrosara bidea irekia da, baina zailtasun handiak badira bide txikietan. Zailtasun horiek emendatu dira goiz huntan Baigorriko baiaran, zehazki Banka eta Aldudeko errepideak elurra metatuarengatik zabaltzeko direla adierazi dute.

Amikuze eta Donapaule aldera traba handiak agertu dira goiz huntan, baina orain zirkulazioa normalizatu da.