Iurre BIDEGAIN

Korrikako ibilbideak urratsa eman du

Korrikaren 19.edizioa martxoaren 19an hasiko da Urepeletik eta 29an bukatuko da Bilbon. Argitaratu berria da Euskal Herrian zehar izanen duen ibibidea. Lehenengo hiru egunetan Ipar Euskal Herria zeharkatuko du.

errepide lasterketak
ruta - errepide lasterketak
 
Korrikaren ibilbidea ezagutzera eman dute antolatzaileek. "Euskahaldun" lelopean eginen den 19.edizioa Urepeletik abiatuko da 17.00etan martxoaren 19an. Azpimarratu behar da lehen aldia dela Baxe Nafarroko herri horretatik abiatzen dela lasterketa euskalzalea. Euskararen presentzia biziki markatua da herrian, udan euskara ikasten duen barnategia eskeintzen duelako.
 
Ondotik, Banka, Baigorri eta Donibane Garaziko herriak zeharkatu ondoren, 00.34etan Mauletik pasatuko da. Lehen hiru egunetan Ipar Euskal Herria zeharkatuko du eta martxoaren 22an, Hendaiatik 05.37etan pasatuko da.

Martxoaren 22an bertan Donostitik pasatu eta sei egun berantago Gasteiz zeharkatuko du. Biharamunean, martxoaren 29an 12.30etan Bilbora ailegatuko da. Hamar egunez, euskararen alde pausuak emanen ditu korrikak.

Korrika kulturala

Korrika hasi baino lehen, motorra berotzeko korrika kulturalak hainbat hitzordu prestatu ditu Ipar Euskal Herrian. Gaualdiak, ikusgarriak, afariak edo filmen proposamenak garaile izanen dira otsailaren 6a arte.

Heldu den urtarrilaren 25an, Kabaret gaualdia iragenen da Muskildin. Bestalde, urtarrilaren 28an Pirritx eta Porrotx pailazoak Izpurako Faustin Bentaberri gelan. Azkenik, beste hitzordu batzuekin batera, otsailaren 5an "Istano bat" antzerkia emana izanen da Baionako Kalostrape ostatuan.