Iurre BIDEGAIN

"Nahi duzu posta bulego bat Baigorrin?"

Baigorriko posta bulegoa arriskuan da. Duela hilabete batzuk herritarrek zerbitzua desagertzearen mehatxua bizi dute, eta hori, hor lan egiten duten zazpi pietunak ekainean Donibane Garaziko Postara joanen direla jakitean emendatzen da. Hanbait herrik martxoko hauteskundeetan herritarren artean gaiari buruzko galdezketa egitea erabaki dute. Hau izanen da pausatuko duten galdera: "nahi duzu posta bulegoa Baigorrin?". Gaur Urepele, Banka, Aldude eta Baigorriko herriek publikoki iniziatiba aurkeztuko dute.

Baigorriko posta egoitza arriskuan da. Argazkia Sylvain SENCRISTO.
Baigorriko posta egoitza arriskuan da. Argazkia Sylvain SENCRISTO.

"Gure beldurra hemendik urte batzuetara zerbitzu publikoak partitzea da eta zehazki Baigorritik". Jean Michel Coscarat, Baigorriko auzapezak argi du: zerbitzuak herritik desagertzen balire kalte handia eraginen lieke herritarrei. Duela hilabete batzuk Baxe Nafarroko herria postaren desagertzearen mehatxuaren menpe bizi dela. Beldur hori handitzen da jakinez gutun banaketaren enpresa herri txikietan egoitzak kentzeko alde dela; duela gutxi Larzabalen gertatu den bezala.

Baigorriko Herriko Etxearen beldurra "lehentasuna Garazirat emaitea eta Baigorri ahaztea" da. Ikara horiei aitzina egiteko, Urepele, Banka, Aldude eta Baigorriko herriak indarrak batu dituzte, martxoko hauteskundeetan herritarren galdezketa bat egiteko. "Jendea mobilizatu nahi dugu eta erakutsi haien sustengua behar dugula", adierazi du Coscaratek.

J.M. Coscaratek esplikatu du arazoa ez dela "oraingo afera". Duela hilabete batzul La Posteko enpresak adierazi zion Herriko Etxeari egoitzak ez zituela "segurtasun neurriak betetzen". Horren aitzinean eta zerbitzua mantentzeko xedearekin, Herriko Etxeak aparkaleku berri bat eskeini zuen, "kamiona sar dadin". "Baina ikusi ginuen beste problema bat bazela eta hori aitzakia bat besterik ez zela", zehaztu du Coscaratek. Berantago, La Postaren eskakizunari erantzunez, Herriko Etxeak egoitza berri bat proposatu zien: "handiago bat eta seguritatean hobekiago", baina erantzuna beti ezezkorra izan zen.

"Donibane Garazirat joaiten bada posta, ezin dute denbora berdinean banaketa egin. Turnada berantago eginen zen eta zerbitzuak ez ziren atxikituko", aldarrikatu du auzpezak. Gainera bere iritziz, Donibane Garazirat pasatzen bada zerbitzua, "gauzak ez dira errextuko, han aparkatzeko problemak izanen direlako ere". Coscaratek Larzabaleko adibidea azpimarratu du: "han, badituzu aunitz ez dituztenak gutunak aski goiz xekatzen, beraz Donapaulerat joaiten da jendia".

Etorkizunari begira

Postako zerbitzua Baigorriko herrian mantentzeko, pietunei funtzio gehio emaitea pentsatu dute. Adibidez, "farmaziako gauzak banatzea" proposatuko dizkiete. "Pietunak egoitea erran nahi du, kanpoan eta barnean diren pertsonek haien beharra dutela", aldarrikatu du Jean Michel Coscaratek.

Jean Michel COSCARAT
Jean Michel COSCARAT