La météo

Joxe Landa

Joxe Landa. (Gorka RUBIO / ARGAZKI PRESS)

Joxe Landa

Joxe-landa-signature

Temps pour aujourd'hui

OSKARBIA NAGUSI DELA, BERO APUR BAT

Egunsentian epeltzen hasiko da. Bero puntua mantenduko du egunean zehar, hego ekialdeko haize suabearekin eta hodei gutxirekin. Oskarbia nagusi dela, dotorezia ere asko nabarituko da eta txokoetako ganduak erabat desagertuko dira. Oro har goxo puntuan nagusitu zaio, baina kontuz eguzkiaren izpiekin, kanpo giro bikain hori apur bat zapuztu baitezakete. Itzaletan bikain moldatzeko moduko giroa izango da, txalo jotzeko mailan giro ona. Mereziko du aprobetxatzen saiatzea.

Demain

Beroa apaldu eta hodeiak ugaldurik, dezente aldatuko da eguraldiaren tankera. Baina badirudi ontzat hartzeko moduan portatuko dela. Ateria seguru, eta freskatu ere gehiegi ez. Mikaztu gabe mantenduko da, kanpoan ibiltzeko ere itzal bila jardun beharrik gabe. Dirudienez, ondorengo egunetan tankera hauxe mantenduko du eguraldiak, eta gu konforme horrenbesterekin.