KAZETA|2019/05/13 06:55|0 iruzkin
Xiberoko hazleak Hartzaren kontra jarri dira

Claverina eta Sorita iragan urrian askatu zituzten Piriniotan. Nicolas Bengoetcheak ez du errazki ahantziko frantses gobernuak bioaniztasunaren aldeko engaimendu gisa aurkeztu zuen Esloveniako hartz-eme bi horien agerpenak ekarritako ondorioak. Claverinak lehenik Bengoetchearen artaldeari erasoa egin zion. “Ez genuen espero eta uste dut ez ginela prest horretarako, baina erasoa Larraineko lehenengo etxaldeen 200 bat metrotara gertatu zen”, azaldu dio hazleak “Mediabask” webguneari.

Kazeta|2019/05/01 07:52
“Lan ttipi batetik bestera ibili naiz”

Cecile Marçaak ingeniaritzan aritzen den Xiberoko Elkar enpresan egiten du lan. Ibilbide luzea egin du herrialdean bere gaitasunei egokituriko lanbide bat aurkitzeko.

Kazeta|2019/05/01 07:52|0 iruzkin
Xiberoa bere gaitasunak garatzeko lanean

Xiberoak langile kualifikatuen eskasia du. Joera hau aldatzeko, lurraldeko aktoreak ekimenak garatzen ari dira, bereziki gazteak formatu eta helduagoen birmoldaketan zentratuz.

Kazeta|2019/04/11 17:46|0 iruzkin
Pagolako pastoraleko afixa hautatu dute

Lehiaketa bat abian jarri eta hamar afixa proposamen jaso ondotik, joan den martxoan hautatu zuten Xabi Caset oragartarraren afixa. Pastorala uztailaren 28an eta agorrilaren 4an emanen dute.

Kazeta|2019/03/13 16:05|0 iruzkin
Xiberoko osasun profesionalak bildu egin dira

Lurralde mailako osasun komunitate profesionala sortu dute pazienteak hobeki artatzeko eta lurraldean egintza bateratuak garatzeko.

Kazeta|2019/02/08 14:00|0 iruzkin
Denbora osoko zuzendaria Mauleko ospitalean

Mauleko ospitalerako zuzendari berria izendatu dute. Michel Etchebest presidenteak eta hiriko auzapez denak atseginez hartu du albistea.

Kazeta|2018/10/31 14:03|0 iruzkin
Bi hautagai laborantza lur batentzat Altzürükün

Laborariak diren bikote eta gazte batek Saferrek salmentan ezarritako hamabi hektareako lur sail bat erosi nahi dute. Hastapenean, gazteak lortu zituen lurren garapenerako enpresaren faboreak, baina bikoteak aurkezturiko helegitea onartu zen ondotik. Bi eskaerak abenduan aztertuko dira.

Haritz LARRAÑAGA|2018/10/30 14:40|0 iruzkin
Mauleko hiltegia: zuzendari ohia sei hilabeteko kartzela zigorrera kondenatu dute

Mauleko hiltegiko auziari buruzko epaia jakinarazi du justiziak urriaren 29an. Zuzendari ohia sei hilabeteko kartzela zigorrera kondenatu dute, gibelapenarekin. Langileei, ordea, 520 euro arteko isunak ezarri dizkiete.


KAZETA|2018/09/24 13:45|0 iruzkin
Junes Casenave pastoral egilea zendu da

Apez eta idazle xiberotarra hil berri da, 94 urterekin. Betharramen eginen diote azken agurra.

HARITZ LARRAÑAGA|2018/08/27 07:28|0 iruzkin
Xiberotar gazteek etxean lan egin dezaten

Joan den udaberrian "gazteei orientatzen laguntzeko" gidaliburua aurkeztu zuen Azia gazte elkarte xiberotarrak. Orain promozioa egiten ari da uda baliatuz eta haien ideia plazaratzeko xedez, herriz-herri pasatzen ari dira elkarteko kideak.

Orria 1/ 7
ARGAZKI GALERIA
ALBISTEA IRUDITAN
Emazteen lekua karrikan ikusarazteko
Bizi Ekofeminismoa


Gizartean emazteek duten leku eskasa salatzeko, Bizi mugimenduko Ekofeminismoa taldeak Baiona tipian ekintza bat burutu zuen ekainaren 10ean. "Frantziar estatuan soilik karriken %6k du emazte izena". Hori dela eta, taldeak Benoîte Groult, Camille Claudel, Daniela Albizu edo Simone Weil bezalako izenak jartzea proposatu du eta bere egitasmoa kontuan hartzeko deia luzatu dio Euskal Elkargoari.