Kazeta|2015/01/15 14:52|0 iruzkin
Bestei eta aisialdiei buruzko hiztegiak, euskaraz

Hendaia eta Biarritzeko Euskara zerbitzuek bestei buruzko euskarazko hiztegia atera du. Eskuragarria izanen da bihar hasten diren Bixintxoko bestetan. Bestalde, martxoan hainbat elkarteen lankidetzari esker, aisialdiei buruzko hiztegia argitaratuko da.

GARA|2015/01/15 13:05|0 iruzkin
Baionako besten afixa herritarrek eta epaileek hautatuko dute

Azken urteetan Baionako bestetako afixek izan dituzten polemiken ondoren Herriko Etxeak irabazlea hautatzeko era aldatzea deliberatu du. 2015eko kartela hautatzeko erabakia partekatua izanen da epaileen eta herritarren artean.

Bidegain, Iurre|2015/01/14 10:41|0 iruzkin
CADE, Rousset kontseilariaren agiantzetan mobilizaturik

Bihar, urtarrilaren 16an Alain Rousset eskualdeko kontseilariak bere agiantzak iragarriko ditu Biarritzen. AHTren defendatzailea "errezebitzeko" CADEk mobilizazio bat antolatu du Ozeanoaren Hiriaren aitzinean 11.15etan. 

Kazeta|2015/01/09 12:40|0 iruzkin
Bandalismoa Baionako mezkitan

Gaur gauean pintaketak azaldu dira Baionako mezkitan. "Charlie askatasuna", "arabiar zikinak" guretze gamatua edo "hiltzaileak" bezalako idatziak margoarekin eta tinduarekin islatuak izan dira. 10.30etarako herriko langileek ezabatu dituzte.

Charlotte DALMONT|2015/01/09 08:05|0 iruzkin
Elgarretaratzea kanporatze arriskuan den Armeniarraren alde

La Cimade elkarteak urtarrilaren 12an elgarretaratze bat antolatu du armeniar baten kanporaketaren kontra. Ruslan Avdoyan Baionako kartzelan atxilotua da eta babes politikoa galdegin du.

KAZETA|2015/01/02 13:06|0 iruzkin
Urruñan euskarazko zinema, euro baten truke

Zinegabonak egitasmoa abenduaren 22tik urtarrilaren 4ra euskarazko zinema sustatzen ari da. Euskal Herriko sei zinematan 14 filma proiektatzen dituzte. Horien artean, Urruñako Itsas Mendi zinemak asteburu huntan bi hitzordu proposatzen ditu, bakoitza euro baten truke.

 

Orria 50/ 50
ARGAZKI GALERIA
Isabelle MIQUELESTORENA


Txaleko horiek mobilizazio berri bat antolatu zuten urtarrilaren 19an Donibane Lohizunen. Orotara, 800 pertsona elkartu ziren Gobernuaren neurriak salatu nahi izan zituen hitzorduan. Antzeko manifestazioak iragan ziren Frantziar estatu osoan. Hain zuzen, Barne ministerioaren arabera, 27.000 lagun bildu ziren protestetan.