Kazeta|2015/06/06 08:20|0 iruzkin
Karrika ikusgarriek "plazer egin" nahi dute Jokoz Kanpo ekitaldian

Ekainaren 6an, Ezpeletan Jokoz Kanporen edizio berri bat ospatuko da. Ikastaroek, dantza ikusgarriek eta musika emanaldiek herriko karrikak alaituko dituzte.

Kazeta|2015/06/04 12:00|0 iruzkin
EHZk bi kantuekin hogei urteak ospatu ditu

Euskal Herria Zuzenean festibalak bi kantuekin aurten betetzen dituen hogei urteak ospatuko ditu. Estilo ezberdinekin bi kantuek ibilbidearen laburpena egiten dute.

Iurre BIDEGAIN|2015/06/03 08:30|0 iruzkin
Erbestearen sentimenduen mapa poesia bilakatua

"Herri bihurtu zaidan deserrian" emanaldia ekainaren 6an Hendaiako Antoine d'Abbadie aretoan eskainiko da. Erbesteratu baten sentimendu intimoen aitorpena hiru elementuren bidez errezitatuko dute: margoa, hitza eta musika.

Ariane KAMIO|2015/06/02 08:20|0 iruzkin
"Egiturari begiratuz gero, euskara duela 30.000 urte inguru sortutako hizkuntza izan daiteke"

Peter Bakker hizkuntzalariaren aburuz, zaila da hizkuntza baten erroraino joatea, sorkuntza zehaztea, baina Afrikako lehen biztanleek duela 60.000 urte egin zituzten migrazioen ondorenean ikusten ditu euskararekiko zantzu nagusienak.

Amaia OKARIZ|2015/06/01 12:05|0 iruzkin
Emile Larre, Ipar Euskal Herriko bertsolaritzaren ikurra zendu da

Maiatzaren 30ean, Emile Larre euskaltzain emeritua hil zen, Kanbon, 89 urte zituela. Apaiz, bertsolari, kazetari eta idazle. Bertsolaritzaren sustatzaile eta eragile nagusienetakoa izan da Ipar Euskal Herrian, Herria astekariaren zuzendaria izan zen eta orain ohorezko zuzendaria zen. Bere aldeko hileta elizkizuna datorren asteartean, ekainaren 2an, egingo da, Baigorrin, arratsaldeko 15:30ean.

Ibai Gandiaga|7K
Espacio público
Kazeta|2015/05/26 10:55
Belaunaldi ezberdineko ahotsak elkartuak literaturaren inguruan

Maiatzaren 27an, Akelarre elkarteak Iñaki Zabaleta Urkiola idazlearen "110. Streeteko geltokia" obraren irakurketa publikoa antolatuko du. Euskara bultzatzeko helburua duen ekitaldiak adin tarte ezberdinak bilduko ditu.

Iurre BIDEGAIN|2015/05/26 08:05|0 iruzkin |
"Letraren bitartez gazteak harrapatzea konplexua iruditzen zait"

Patxi Zubizarreta Hendaiako Nekatoeneako egonaldietan parte hartzeko hautatu dute. Idazleak urrian hasiko du Abbadiako eremuan egonaldia. Idazluma eskuan, gazteentzako zuzendua izanen den obra bati hasiera emanen dio. Haren iritziz, arlo zaila, "gazte literaturan hutsunearekin jarraitzen dugulako".

Kazeta|2015/05/21 16:40|0 iruzkin
Bertsulari Ttiki Eguna: errima gazteak oholtzara

Maiatzaren 22an Larzabalen eta 24an Biarritzen, Bertsulari Ttiki Egunak ospatuko dira. Lapurdi, Xiberoa eta Baxe Nafarroako bertso-eskoletan aritzen diren 800 gazte elkartuko dira errimak osatzeko.

Iulen Guirresse|2015/05/20 08:20|0 iruzkin
Müsikaren  Egünak mende laurden bat iganik

Hogei eta seigarren aldikotz, Urdiñarben iraganen da Müsikaren Egüna maiatzaren 22tik 24era.

Orria 75/ 79
BIDEOKLIPA
Xiberoots
Loading player...


Xiberoan sortutako Xiberoots reggae taldeak G7 goi bileraren aurkako abesti eta bideoklip hau zabaldu du.

ARGAZKI GALERIA
Guillaume FAUVEAU


Lehen aldiz, Euskal Herria Zuzenean festibala Irisarrin iraganen da ekainaren 28tik 30era. Elkarteko kideak zein laguntzaileak muntaketan buru belarri dabiltza ostiralerako dena prest uzteko helburuz. Kontzertuek, dantza ikusgarriek zein tailerrek programa aberatsa osatuko dute aurten.