Iulen Guirresse|2015/05/20 08:20|0 iruzkin
Müsikaren  Egünak mende laurden bat iganik

Hogei eta seigarren aldikotz, Urdiñarben iraganen da Müsikaren Egüna maiatzaren 22tik 24era.

Iurre BIDEGAIN|2015/05/14 09:20|0 iruzkin
"'Lasa eta Zabala' beharrezkoa da Euskal Herriaren historia ulertzeko eta horri aurre egiteko"

Bahitu, torturatu eta tiro batez hil zituzten Joxean Lasa eta Joxi Zabalari buruzko filma ipar Euskal Herriko zinema geletan ikus daiteke egun hauetan. Pablo Malo zuzendariak obraren ibilbidea aipatzen du.

Iurre BIDEGAIN|2015/05/12 13:45|0 iruzkin
Lasa eta Zabalak Baxe Nafarroko publikoa hunkitu du

Maiatzaren 6tik, Atalantek "Lasa eta Zabala" filma Ipar Euskal Herriko zinema geletara eramaiten du. Maiatzaren 11n, Donibane Garazin antolatutako proiekzioan obraren zuzendaria den Pablo Malok publikoarekin hausnarketak trukatzeko parada izan du. Maiatzaren 14an, Malori egindako elkarrizketa osoa KAZETA.EUSen argitaratuko da.

 

Naiz|2015/05/11 15:40|0 iruzkin
Euskal Memoriaren dokumentazio gunea, sarean

Saretu du jada Euskal Memoria Fundazioak 1960tik gaur arte gatazka politikoaren ondorioz hil diren 500 pertsona biltzen dituen dokumentazio gunea.

Iulen GUIRESSE|2015/05/11 10:00|0 iruzkin |
Maiatzean antzerkia Maulen

Mai en scène festibalak bere 13. edizioa ospatuko du. Aurten, bi partetan bereizia da. Lehena, maiatzaren 11 eta 12an iraganen da; eskolek edota eskolengandik egindako ikusgarriak emanak izango dira eta 14 eta 15ean karrikako antzerkiak izango dira.

Naiz|2015/05/08 12:45|0 iruzkin
Estilo eta genero ezberdinetako emanaldia 5.000 musikarien eskutik

Ekitaldi hau 2016an ospatuko den XII. Europako Musika Eskolen Jaialdiaren inaugurazioaren aurrekaria izanen da. Ekimenean garai, estilo eta genero desberdinetako 30 egilek baino gehiagok hartu dute parte. Gonbidapenak «crowdfunding» bidez lortu ahal izanen dira.

Kazeta|2015/04/30 15:20|0 iruzkin
Bilketa: euskal funtsak bateratzen dituen atari numerikoa

Baionako Herriko Etxeak apirilaren 30an martxan jarri duen Bilketa atari numerikoa aurkeztu du. Horrek hogei unibertsitate edo museoren euskarazko 110.000 erreferentzia inguru bildu ditu.

Iurre BIDEGAIN|2015/04/27 14:20|0 iruzkin
Orain arteko lemek EHZ-ren programazioa bideratuko dute

EHZ elkarteak festibalaren ibilbidearen hasieran zeuden partaideekin batera, egitaraua iragarri dute. Aurtengo edizioan, orain arte bildutako lemak programazioaren oinarri izanen dira. "Zaflakoak" banatuz, taldeak "deskubritzeari" garrantzia eman nahi izan diote.

Kazeta|2015/04/26 08:20|0 iruzkin
Baigorri, Nafarren arteko adiskidetzaz josia

Urtero egutegiak dioen bezala, Baigorri milaka nafarren topalekua bilakatuko da. Nafarroaren Egunak euskal kulturaren aldeko aldarrikapenak eta ikurrak plazara aterako ditu.

 

Kazeta|2015/04/23 12:50|0 iruzkin
Dantza, ikusgarriak, zinema eta difusioa, EKEren lehentasunak

Euskal Kultur Erakundeak urteko bilan baikorra egin du. 2014. urtean 437 ekintza eraman ditu aitzina eta orotara 88 elkarte lagundu ditu. Aurtengo ardatzak finkatu ditu: euskal dantza, gazteentzat zuzendutako ikusgarriak, euskal zinemagintza eta hedapenaren egituraketa.

Orria 73/ 76

 

ARGAZKI GALERIA
 Foku


Abiatu da Lemoako Gazte Topagunea. Hitzaildi, kontzertu eta ekimen anitzen jorratuta egonen da asteburua, gazte mugimenduaren ibilbidea gogora ekarri eta etorkizunera begira bulkada berriak eman asmoz.